miércoles, 20 de marzo de 2013

ORIOKO BARNETEGITIK BUELTA


Pozik bueltatu ginen barnetegitik. Orain kostatu zaigu martxan jartzea matematikan, musikan, ingelesan ... arlo guztietan. Gainera ostegunean korrika eguna da eta ostirlean txangoa edukiko dugu Gallartako Meatzari museora joango gara eta gero merendola bat egingo dugu ekartzen dugunarekin. 

ESPERO DUGU ONDO PASATZEA!!!!!! 

"BAGOAZ" KORRIKA 2013

martes, 19 de marzo de 2013

TXIRRIKA

Gure taldeari ikasi ditugun makina sinpleetatik txirrika edo polea tokatu zaigu. Lan hau egiten primeran pasatu dugu.

PALANKA

Guri palanka tokatu zaigu eta Oier. Martin, Cesar. Ramos, Markel. Gomez eta nik egin dugu. Oso ondo pasatu dugu, kostatu zaigu eta asko ikasi dugu.

lunes, 18 de marzo de 2013

GURPILA

Makina sinpleen artean gurpila tokatu zaigu eta hemen dekozue gurpilari buruzko gauza guztiak:

TORNUA

Makina sinpleak ikasterakoan gure taldeari (IKER.C, JOSEBA.G ETA ALVARO.R) Tornua tokatu zaio, eta hau da egin dugun glosterra ikasi dugunarekin.  

sábado, 16 de marzo de 2013

NIRE EXPERIENTZA INGELES BARNETEGIETAN

Aste hau oso ondo pasatu dut eta asko ikasi dut, the human body, the universe, the water cycle and the food, Guk suerte asko euki dugu guk ingeles barnetegietara joan garelako eta ez beste eskola bat.
Nire experientza oso ona da eta erepikatu nahi dut baina baste aste batean, ez segituan, bestela nire ama eta aita faltan ematen ditut...

                        OSO ONDO PASATU DUT ASTE HONETAN !!!


jueves, 14 de marzo de 2013

INGELES BARNETEGIA

Egunon! Oriotik argazki hauek jartzen ditugu zuok ikusteko ze ondo gabiltzan. Eguraldia kaxkarra baina gu primeran! Elgetako ikasleekin ikasten, jolasten eta ondo pasatzen. Laister arte!

  Gaur, azken eguna izanik, azken argazkiak gehitu ditugu eta bakarrik geratzen zaigu ZORIONTZEA!!! benetan jarrera ezin hobea izan duzuelako eta baita hizkuntza aldetik saiakera handiak egin dituzuelako. Oso harro gaude zuekin eta hau ikusita, datorren ostiraleko irteera egun osokoa izango dela uste dugu. Asteburua deskantzatzeko erabili eta astelehenerarte!

viernes, 8 de marzo de 2013

ASTELEHENEAN INGELES BARNETEGIETARA!













Astelehenean Orioko barnetegietara goaz. Goizeko 9etan frontoian elkartuko gara autobusak 9:15etan aterako delako. Mobila,argazki kamera eta linternarik ez dira eraman behar. Gehienez 3 euro eraman ahal dira egunen batean zerbait erosteko. Azkeneko egunean
Oriotik 14:30etan aterako gara,beraz,15:15etan edo 15:30etarako frontoian egongo gara.
Bertan blog bat zabalduko dugu ekintzak, argazkiak, ibilaldiak,...sartzeko eta blog honetan
linkatuko  dugu zuek ikusteko ze ondo pasatzen gabiltzan.
Bueltatu arte!

Barnetegiko ordutegi eredua:
Goizean
8:00-8:30/ Jaiki eta norberaren burua garbitu, ohea egin, eta logela txukundu
8:30-9:00/ Gosaldu eta hortzak garbitu.
9:00-11:00/ Ingeleseko eskolak
11:00-11:30/ Hamaiketakoa
11:30-13:00/ Ingeleseko eskolak
13:00-13:30/ Denbora librea
13:30-14:15/ Bazkaria
14:15-15:00/ Denbora librea
Arratsaldean
15:00-17:00/ Tailerrak
17:00-17:30/ Azkaria
17:30-19:00/ Tailerren aurkezpena
19:00-20:00/ Kirolak eta jolasak
20:00-20:30/ Dutxa
Gauean
20:30-21:00/ Afaria
21:00-22:00/ Gaueko jarduerak
22:00-22:30/ Ohera joateko, hortzak garbitu eta argia itzaltzeko ordua
22:30/ Isiltasuna


HAU DA GURE INGELESEKO BLOGAREN HELBIDEA

MARTAREN AZKEN EGUNA GUREKIN

Gaur martxoaren 8a Marta gure gelatik joaten da eta Pedroren gelara pasatzen da, gu aste bat barnetegietara joango garelako.
Oso ondo pasatu dugu berarekin eta asko ikasi dugu, gainera oso ondo azaltzen ditu gauzak, batez ere, buruketak! Gaur hiru aste egiten ditu etorri zenetik, eta gaur makina sinpleen azterketa egin dugu eta bere irakaslea etorri da ikusteko nola geratu zaizkigu gauzak azaldu eta gero.
Horrela Martak lortuko du bigarren hizkuntz eskakizuna.

                                                   Eskerrik asko Marta eta agurrr!!!

miércoles, 6 de marzo de 2013

MARTA GUREKIN

Otsailaren 18tik aurrera Marta irakaslea gurekin egongo da gelan, eta aurrerapen handia lortzen hari gara bere laguntzari esker. Gainera, berari ere erakusten dizkiogu gure lan kooperatiboak.
Guk uste dugu bere laguntzarekin seigarren maila gaindituko dugula.
Txarrena da bi aste barru Marta joango dela.

               ESKERRIK ASKO, MARTA,  GUREKIN EGOTEAGATIK !!!