viernes, 21 de diciembre de 2012

2012. URTEKO AZKENENGO KLASE EGUNA




 Gaur klaseko azken eguna da eta oso pozik gaude guztiok, 11:00 arte matematika egingo dugu zatikien hasiera oso ondo errepasatzeko, 11:15 etan eskolatik  aterako gara Olentzeroren atzean beheko eskolara heldu arte, 11:30etan Gandasegiko beheko eskolan elkar abeztuko dugu,eta  6. mailako ikasleek Hator-Hator kanta txirulaz joko dugu.

ZORIONAK eta URTE BERRI ON guztiei!!!! Oporrak, ondo pasatzeko eta pilak kargatzeko.

miércoles, 19 de diciembre de 2012

GABONETAKO ENTSAIOA


Gaur gabonetako entsaioa izan dugu Olentzero, hator-hator, maridomingi... abestiak abestu ditugu, entsaioa oso ondo atera da baina 6. mailakoak txirulaz hator-hator txarto jo dugu eta bihar patio orduan berriro entsaiatuko dugu musika klasean eta espero dut bihar ondo ateratzea!!!

lunes, 17 de diciembre de 2012

HASIKETA FISIKOAN JOLASAK

Gaur hasiketa Fisikoko saioan gure etxetik mugitu ahal zaren jolasen bat ekarri dugu.
Gehienok patinak ekarri ditugu.
 Nik  bi  gurpileko mono patin bat ekarri dut eta oso ondo pasatu dut konoak hartzen, harrapaketetan jolasten...
Nahiago dut Hasiketa Fisikoko saioak beti horrelakoak izatea.

lunes, 10 de diciembre de 2012

INGURUNE AZTERKETA

Gaur Mirenek ingurune azterketa eman digu ni oso posik egon naiz nota onak atera dugulako guztiok espero dut urrengo azterketan orrela ateratze

martes, 4 de diciembre de 2012

EUSKERAREN EGUNA

Astehelenean, Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna izan zen. Oso ondo atera zitzaigun. Beheko eskolan abestu genituen abestiak eta ere xirula jo genuen oso ondo Egun Santimamiña. Eta euskaraz hitzegin genuen batzuk baina, beste batzuk  ez ziren saiatu ezertarako.

jueves, 29 de noviembre de 2012

DIKTAKETA

Atzo arratzaldean  gaztelaniako diktaketa Euki genuen  "CENCIENTA" ren ipuina diktatu zigun Anak, nahiko erraza izan zen, espero dut guztiok ondo edukitzea diktaketa.

ZORTE ON!!!!!!!!!!!




ESKOLAN ENSAIOA

Asteartean Egia eskolan, patioan, entsaio bat egin genuen 11:15tan Euskeraren Nazioarteko egunerako.
Guk, 6.mailakoak  Egunda Santimamiñe abestia jo behar dugu txirularekin eta gero eskola guztiak Zuztarretatik ahora abestia eta Behin Betiko. Elena, musikako andereñoak, esan digu oso ondo ateratzen zaigula eta espero dut oso ondo ateratzea astelehenean beheko Gandasegi eskolan udaletxekoak grabatuko digutelako.









INGELESEKO ANTZERKIA

Gaur 9:15tan 6.,5. eta 4. maila Torrezabal kultur etxera joan gara ingleseko antzerkia ikustera. The Tunnes deitzen zen antzerkia, niri asko gustatu zait baina amaiera oso sosoa izan da  eta zinematik atera garenean ez zuen euririk egiten baina euria egiten hasi da eta korrika igon gara eskolara eta denak bustita heldu gara baina oso ondo pasatu dugu!!!!!

Wavelength on PhotoPeach

miércoles, 28 de noviembre de 2012

ERAGIKETA AZTERKETA

Beste egunean eragiketen azterketa egin genuen andereño Elenarekin, musikakoa ez beste Elena bat.  Oso urduri geunden emaitza jakin arte. Gelako ia guztiak gorantza atera dute  eta besteak errekuperaketa egin beharko dute.
 Ere bai egin dugu gaztelaniazko diktaketa bat.

miércoles, 21 de noviembre de 2012

TERTULIA DIALOGIKOAK

Datorren astean, asteartean, tertulia dialogikoen orduan azterketa dugu. Astearte guztietan tertuliak egiten ditugu eta gustura. Baina batzuetan,  andereño konturatzen da  ez dugula ulertu ondo edo ez dugula irakurri, eta orduan  horren azterketa egiten dugu. Hori dela eta, hurrengo asteartean zortzi eta bederatzigarreneko kapituloaren azterketa dugu.

INGURUNEN GAI BERRIA

Atzo, astelehenean, inguruneko gai berriarekin hasi ginen, Europako ibaiak, itsasoak...
Mendiak ere ikasiko ditugu gai honetan. Espero dugu gai hau denok gainditzea.
Gai hau oso polita dirudi, eta espero dugu horrela izatea.
Beste eguean Europako lurraldeak ikasi genituen eta ondo, gainera.

            ASKO IKASIKO DUGU!!!

INGLESEKO ANTZERKIA



Datorren  azteazkenean,  azaroaren 28, Gandasegiko 4., 5., 6., maila Torrezabal kultur etxera joango gara   ingleseko antzerki bat ikustera, ez dakigu zertaz izango den antzerkia, baina, espero dugu oso polita izatea.
9:15etan egon behar gara, Paz, eta Carmen gure ingleseko andereñoak  eta gure tutoreekin "plaza gorrian".

ESPERO DUGU POLITA ETA DIBERTIGARRIA IZATEA!!!!!!!!!!!


Wavelength on PhotoPeach

OSTIRALEAN AZTERKETA

Ostiral honetan buruketen azterketa dago, oso erraza izango,  ikasi ba dugu, klaro. Buruketetan tablak, eragiketak...erabiliko ditugu erantzuna aurkitzeko. Lan asko egin dugu ikasteko, oso ondo eta bikain ateratzeko, ala gainditzeko. Buruketak matematikako koadernora pasatu behar genituen. Oso urduri gaude batzuk, beste batzuk ez ondo dakitelako.  Ez dakigu oraindik goizean ala arratsaldean izango baldin bada, baina beste gelakoak goizean egiten badute guk ere bai.

EUSKERAREN NAZIO ARTEKO EGUNA

Abenduaren 3an, Euskeraren Eguna izango da eta txirula eraman behar da. 9:15tan geldituko gara udaletxean eta gero beheko eskolan 6. mailakoak txirulaz Egun Santimamiña joko dute. Horren ostean beheko eta goiko eskolako ume guztiak Zuztarretatik ahora eta Behin Betiko abeztuko dugu. Horreen ostean goiko eskolara joango gara lan egitera.

lunes, 19 de noviembre de 2012

OSTEGUNEAN BIZKOTZOAK


Ostegunean Haizeak bizkotzak egin zituen Aitorren, Endika, Eskarne eta Monikaren laguntzaz. Bizkotzoak 0,25 zentimo ordaindu behar zen bat erosteko. Oso goxo eta berri egindak zeuden. Ia gende guztia seigarren mailakoak. Lau bizkotzo egin zuten eta ia guztiak jan zuten. Hau izan da ostegun honetako tailerra egin duena Haizeak. Egon da asko lan egiten horretarako eta oso ondoa atera da.                                     Zerekin harrituko gaitu beste egunen baten? 








                                        

jueves, 15 de noviembre de 2012

MATE ETA INGURU AZTERKETA

Atzo mate azterketa egon zen. Nik gaur egin dut baina atzo ez nintzelako joan klasera. Gorputz geometrikoen azterketa zen. Ere astelehenean inguru azterketa egon zen. Espainako erkidegoak izan eta probintziei buruz izan zen mapa baten egin behar genuen ikasi genuen bezala.

sábado, 10 de noviembre de 2012

NIRE URTEBETETZEA

Atzo nire urtebetetzea izan zen eta oso ondo pasatu nuen lau edo bost bider abestu zidaten, bat klasean beste bat ingeles klasean berriro ere jantokian eta azkenik futbol entrenamientuan. Jantokian kantatu egin zidatenean gorri-gorri jarri nintzen. Gauza batzuk oparitu zizkidaten nire gurasoek eta nire familia guztiak ;
-Mp5 bat

-Maketa bat montatzeko
-50 euro
Oso ondo pasatu nuen eta irrikaz nago urrengo urtea iriztea.

martes, 6 de noviembre de 2012

NAZIO ARTEKO EUSKARAREN EGUNA



Hemen duzue ZUZTARRETATIK AHORA kanpainarako kanta.

SUKALDARITZA TAILERRA

Haizeak ostegunero sukalde tailerra dauka eta sandwichak, pintxoak, bizkotxoak...  prestatzen ditu Ezkarne, eta Monikaren  laguntzarekin eta Aitorrekin ere egiten ditu. Ostegun bakoitzean janari mota bat egiten du. Gero prestatzen dutenean andereñoak edo nahi duten pertsonak euro erdia ordaintzen dute eta pintxoak jaten dituzte. Egunen batean patiora aterako dute guztiok jateko;  lasai kartelak jarriko dituzte guk jakin dezagun. Ummm....... oso goxo egongo dira.  Nahi baduzue argazkiak ikusi  eskuineko gadgtsetetan ikus  ditzakezue.  

                                                                     ON EGIN!!!!!   

MALETAREN AMAIERA

Amaitu dugu maletaren lana. Guztiok egin dugu hori lana, eta Haizeak ere egin du,
eta gainera oso ondo laguntza apur batekin.
Hiru gauza ekarri behar izan ditugu eta oso ondo pasatu dugu maleta egiten.
Gauza politak eta udakoak ere izan behar ziren.
Egun guztietan norbaitek egin behar zuen, eta horrela jakin dugu zer egin duen udan gelako bakoitzak.
Ekarritako hiru gauzen bidez azaltzen izan dugu nola pasatu  dugun eta nora joan garen uda honetan.

             











OSO POLITA IZAN DA LANA!  

ESKOLAKO TEILATUA

Gaur eskolan, zelai estaliaren teilatua konpontzera etorri dira, orain daude egiten "la linea de la vida", hau da  ziurtatzeko teilatura ahal duten igo ala ez. Egin eta gero goterak kenduko dituzte...

                      Ni oso pozik nago   ez  garelako bustiko!!!





domingo, 4 de noviembre de 2012

PERRETXIKOEN 2. SARIA

Joan den igandean  perretxikoen txapelketa egin genuen eta  2. geratu ginen.
Oso ondo zegoen baina ia-ia  lortzen dugu 1.-ak izatea, lortu dugun saria zilarrezko zen, berriz lehenengoa urrezkoa.Ere perretxiko oso handiak hartu genituen,adibidez:
Boletus Edulis...
Oso ondo egon zen parte hartzea eta hoberena zen ez galtzea txapelketa hori.
Gainera perretxikoak oso goxoak zirela amaten zuten.
Labana batekin moztu behar genituen perretxikoen sustraiak, hori egin eta gero saskira eraman genituen erakusketarako.



lunes, 22 de octubre de 2012

INGURUNE AZTERKETA

Pasadan ostegunean ingurune azterketa bat egin genuen, ni oso urduri jarri nintzen ez nintzelako asko gogoratzen baina espero dut gainditzea.

sábado, 20 de octubre de 2012

ATMOSFERATIK BIDAIA

 Bideo honetan nola heltzen den Martera azaltzen digu. Inguruneko azterketa egin ondoren ondo dago begirada bat ematea  atmosferaren geruzak  nola zeharkatzen diren ulertzeko.



EXPOSICIÓN DEL PINTOR FERNANDO BOTERO EN EL MUSEO DE BELLAS ARTES DE BILBAO

Aprovechando que estamos trabajando el catalogo de obras de arte me gustaría comentaros que en el museo de Bellas artes de Bilbao hay una exposición muy interesante del pintor   colombiano Fernando Botero.
Botero es un pintor, dibujante y  escultor con un estilo propio, representa en sus obras escenas cotidianas pero te llama la atención el color y el volumen de sus personajes y objetos. Si paseáis por la Gran Via de Bilbao podéis encontraros con una de sus obras, un caballo de grandes dimensiones. Os recomiendo que si tenéis tiempo os acerquéis al Museo para disfrutar de esta exposición, como aperitivo os dejo estas imagenes de algunos de los cuadros que encontraréis en la exposición.



miércoles, 17 de octubre de 2012

ARTELANAK

Atzo, urriaren 16an artelanak egin genituen. Plastilina kolore askotakoak ekarri genituen. Artelanak egiten genituenean Miren gure marrazkiak zintzilikatzen ari zen. Ez zigun denbora eman bukatzeko baina oso dibertigarria izan zen. Gehienek bukatu zuten baina beste batzuk ez ziren ezta hasi.

miércoles, 10 de octubre de 2012

EZ DAGO KLASERIK

Ostiralean ez dugu klaserik, jaia  ( PILAREN EGUNA) dagoelako.
Uste dut guztiok oso pozik gaudela.
Egun asko ditugu lasaitzeko eta ondo pasatzeko.
 Baina astelehenean berriro klasera joango gara lan egitera.

lunes, 1 de octubre de 2012

Arratsaldeko Klaseak

Gaur arratsaldeko klaseak hasi dira. Niretzat hobeagoa da zeren eta etxean asko aspertzen naiz. Eta gainera nire gustoko saioak luzeagoak dira. Lehen lio bat zen ordutegiarena (orain mate, ez dago ingelesa, ez aldatu dugu ingurune...)

Baina orain da ordutegi perfektoa. Ere, ni jantokian hasi naiz. Ez nekien non jarri, orduan Edurnek esan dit non jarri.

AZTERKETA

Hau guk irakutzen dugun liburua da;
historio asko ditu

Bihar 2012ko irailaren 28an azterketa edukiko dugu eta oso urduri nago. Liburua Spartacus deitzen da eta izenburu polita du. Etxean  hiru alditan irakurri dut.
Lehenengoa ez dut ulertu oso ondo; bigarrenean hobeto ulertu dut eta; hirugarrenean oso ondo ulertu dut Spartacusen liburua. 

Espero dut azterketa ondo egitea!

jueves, 27 de septiembre de 2012

ATZOKO GREBA


Atzo Iraialak 26ak jende asko greba egiten ari zen, eta horren ondorioz
Galdakaon GREBA handi bat egon zen eta ia denda, Kafetegi eta eskola
 guztiak itxita egon ziren, eta  horregatik ume asko eskola gabe geratu
 ziren.
Piketeak denda batzuetan sartzen  ziren eta izteko behartzen zuten, Bilbon ere, greba
 orokorra egon zen  eta leku guztientan polizia bigilatzen egon zen.

martes, 25 de septiembre de 2012

INGELESA KLASEKO ARAZOA

MUTILAREN ESTUTXEA
Ingelasa klasea amaitu eta gero ume batek klasean eztutxea ahaztu zitzaion eta beste mutil batek hartu zuen, mutila konturatu zenean estutxea falta zitzaiola, ingelesako klasera bueltatu zen. Baina ingelesa klasean ez zegoen, bilatzen eta bilatzen egon zen baina ez zuen aurkitu, orduan ohartu zen estutxea kendu ziotela.
Estutxea zuen mutila ohartu zenean norena zen, en zuen buelatu, baizik eta beste mutil bati eman zion, honek ere ez zion bueltatu eta bi mutilak batera estutxea eskaileretatik bota zuten. Momentu horretan eztutxearen jabea behean zegoen, pauso bat gehiago eta estutxea burura jausten zaio.

                                                                    EGILEAK: Markel Gomez, Iker Cañadas
                                                                                      eta Olatz Fdz de Mendiola.

HIRU ANBULANTZIA ESKOLA AURRETIK

Joan den astean, hiru anbulantzia entzun genituen Eguzkibegirantza joaten.Neskato bati baloiagaz aurpegian eman zioten eta asma zuenez ezin zuen arnasarik hartu. Hospitalera eraman zuten, eta bi egun barru etxera itzuli zen. Neskato horrek beldurra dauka eskolara itzultzeko ea baloiarekin berriro joten duten!



Egileak: Maialen, Iker A, Saioa eta Oier.





PATIOAREN BANAKETA FUTBOLERA JOKATZEKO

Hau Gandasegiko patioa da

Lehenengo, egunean ez genekien nori tokatzen zitzaion patioa. Keparengana joan ginen eta galdetu genion zeintzuk ziren futboleko txandak. Eta esan zigun pentsatu behar zuela. Hurrengo egunean esan zigun zeintzuk ziren txandak:

Astehelen eta asteazkenetan 6. Mailakoak; Eta astearte eta ostegunetan 5. Mailakoak.
Ostiraletan ez du jolasten inork beste jolas batzuetara jolastu behar dugulako. Orain ondo konpontzen gara denok.

domingo, 23 de septiembre de 2012

GANDASEGI 100 URTE!!!!!





Atzo irailaren 22an gure Gandasegi eskolak 100 urte bete zituen eta hori ospatzeko hainbat eginkizun prestatu ziren.

Kantagintzan parte hartzen dugunok 10:30 etan entsaioa egiteko geratu ginen. 11:30 etan gurasoek eta hainbat partsonek prestatutako gauzak ikusteko, Kultur Etxean bildu ziren. Oso unkigarria izan zen, urtean zehar eskola eraiki zutenetik gaur egungo momenturik nabarmenak aipatu zirelako, eta amaieran gure eskolako kanta andereño eta maisu batzuekin batera oso pozik abestu genuen.
Gure gelako bi pertsonek Garazi eta Anderrek Torrezabalen bertso batzuk irakurri zituzten eta primeran egin zuten.
Eginkizun hau hain polita izateko entsaio asko egin genituen astean zehar.




jueves, 20 de septiembre de 2012

INGELESEKO JOLASAK

Gaur ingeleseko klasean jolas bat egin dugu. Jolasa ingelesez zen, noski. Mariak 7 pertsona aukeratu behar zituen, aukeratu zigun Iker C.eri, Iker E.ri, Olatzeri, Juneri, Anderri, Naiari eta niri. Andereñok eman zizkigun txartel batzuk marrazkian arropa batekin eta esaten zuenean hitz batzuk erakutsi behar genuen txartela arin-arin ez zeukatenak txartelak ez asmatzeko. Bi bider erakutsi genituen, ondoren andereñok galdetzen zuen nor zeukan arropa bat eta asmatu behar zuten. 

jueves, 13 de septiembre de 2012

TALDE KOOPERATIBOETAN LANEAN!

Aurten ere TALDE KOOPERATIBOETAN lanean hasi gara. Iaz sortutako taldeak aldatu ditugu. Hau lantzeko bi eratako ekintzak erabiltzen ditugu:

DINAMIKAK:

Gela guztia koesionatzeko bi jolas egin ditugu bata pilota batekin eta bestea maletarekin.
Pilotaren jolasa oso erreza da, bakoitzak bere nortasunaren ezaugarri on bat esaten du eta horrela besteak hobeto ezagutzen dute,  gainera gehienak enpatia daukatela esan dute, hori oso ona da.

Maletaren jolasa ere oso erraza da egun batean pertsona bat, irakaslea, hasten da eta hiru gauza ekartzen ditu, iaz gehien gustatzen zitzaizkigun hiru gauza ekarri genituen, bakoitza nola zen adierazteko, aurten udan egin ditugun gauzak adierazteko hiru gauza ekartzen ari gara.

ESTRUKTURAK:

Talde bakoitza ikasteko elkar laguntzen beste  estrukturak daude ``folio birakaria´´, ``arkatzak erdira´´.... Folio birakariaren estruktura oso erreza da, andereñok hitz bat ematen digu bakoitzari eta guk bere definizioa idazten dugu gero folioa ``biratzen´´ dugu h urrengo ikasleak  zurea irakutzen du eta horri buruz zerbait gehiago badaki idazten du, eta gero berriro ```iratzen´´ dugu, hurrengoa ez badaki ezer pasatzen du idatzi gabe azkenak irakurtzen du eta ondo iruditzen bazaio idazten du edo izten du horrela, eta horrela beste hitz guztiekin.


6. MAILA HASITA!

Astelehen honetan 6. maila hasi dugu. Gure lagunetako bat, Juan, beste eskola batera joan da, eta beste ikasle bat etorri zaigu, Haizea eta beragaz pozik gagoz. Maila hau zaila izango dela uste dugu. Guk ahal dugun guztia egingo dugu institutora pasatzeko. B taldeko andereñoa aldatu da, lehen Marian zegoen eta orain Ana dago, ingeleseko andereñoa ere berria da, lehen Mari Carmen zegoen eta orain Paz dago.

                ZIUR OSO ONDO PASATUKO DUGULA ETA ASKO IKASI ERE!!!


GANDASEGI MENDEURRENA

Irailak 22an Gandasegiko mendeurrena dela eta ekitaldiak egongo dira  herrian. Gure eskolak 100 urte betetzen dituelako irailaren 23an.

Lehenengo ekitaldia 11:30etan izango da; Mendeurren Ekitaldia, Kultur Etxean izango da eta beste ekintzen artean, irakasleak eta ikasleak Gandasegi abestia abestuko dugu.

Bigarren ekitaldia 13:00etan izango da; Andra Mari Taldea, Agirre Lehendakari Plaza dantza egingo du.

Hirugarren ekitaldia 13:30etan izango da; Kalejira, Agirre Lehendakari  plazatik eskolaraino izango da. Kalejira egin ondoren jango dugu eskola ondoan.

Laugarreneko ekitaldia  14:30etan izango da; Bazkari/ eta gero Bertsoak botako dituzte Kurtzeko plazan.
Eskolako andereño Marenek margotutako akuarela

Bosgarren ekitaldia 15:30etan izango da; Puzgarriak Gandasegi eskolan izango dira.

Seigarren ekitaldia 17:00etan izango da; Mendeurreneko Berbena ( Haitzama musika taldearekin).

Azken ekitaldia 19:00etan izango da; Esku Pilota Kurtzeko frontoian, oraindik ez dakigu zein pelotari jokatuko duten.

ASMOAK ETA BELDURRAK




Astelehen honetan eskola hasi dugu, asko ikasteko asmoarekin
 eta lagunekin irrikaz egoteko. Apur bat beldurtuta etorri gara
 uda amaitu delako, baina pozik gaude eskolan asko ikasten dugulako,
Eskerrak gure andereñoari, liburu guztiekin hasi gara eta Txanelan gai berri batekin. Oso interesgarria dena, Fenomeno geologikoak, irakurtzen ari gara.
Gure lanak egiteko ordenagailuak behar ditugu eta gaur lehenengo aldiz hartu egin ditugu.
Gure  asmoak hauek dira: institutora pasatzea  eta nota honak ateratzea da.:)










GURE HERRIKO JAIAK

IGOERA
Ostiralean Galdakaoko jaiak hazi ziren. Gure herriko jaiak irailaren 7an hasi ziren. Lehenengo egunean igoera bat zegoen, kuadrila asko zeuden mozorratuta, kamiseta berdinekin eta haiek margotutako kamisetekin. Kuadrilak jokuetan jolastuko dute eta puntu gehien irabazten duenei, udaletxeak bazkari bat ordaintzen die. Ere paella, tortila patata eta postre  frigituen konkurtsoa egoten da, Garazi Cabezaren kuadrila 4. postuan geratu zen postre frijituan.
Barrakak ia berdinak izan dira aurreko urteekin konparatuz. Izenak aldatu eta Maxi Ollan momentu baten asko inklinatzen da.
Egun baten globoflexia egin zuten, figura asko egin zuten: nemo, homer simpson, marikita bat, tximina hawayana... oso ona zen.
 Astehelenean ume eguna zenez barrakak euro bat balio zuten. Asteartean buruhandiak  zeuden, oso dibertigarriak izan ziren, bat momentu baten zoratuta zegoela dirudien.
 Domekan bakilak zeuden, ume bat bakila batek zapaldu zuen. Joseba Gutierrezeri kornada bat eman zion oinan.
Urte honetan Luckie Luxe beranduago zabaldu dute. Larunbatean oheen lasterketa zegoen.
 Ez zen inor jauzi ezta min hartu baina 3. urtean jarraian "Beste Bat" taldeak irabazi du, oherik hoberena daukate.