lunes, 29 de abril de 2013

ZUZTARLUZEREN KANPORAKETA

Gaur Mirenek azaldu digu nola izango diren Zuztarluzeren kanporaketak:
Bihar, Apirilak 30, gelatik bi bikote aterako ditugu eta hirugarren bikotearen puntuazioa eta gauza berbera pasatuko da A eta B taldeetan. Kepak, gela bakoitzelo bi bikoteekin  eta hiru geletatik puntuazio altuena atera dituzten beste bi bikoteekin, lehengo kanporaketa ostegunean egingo du, Maiatzaren 2 an, eta hortik lau bikote geratuko dira. Maiatzaren 8an Gandasegiko finala izango da eta hortik Gandasegi ordezkatuko duen bikotea aterako da.


ESPERO DUGU GURE GELAKO BIKOTE BATEK IRABAZTEA!!!

miércoles, 24 de abril de 2013

AZTERKETAK

ESPERO DUGU HAU ATERATZEA
Aste honetan hiru azterketa ditugu: matematika, euskera eta gaztelania. Matematikakoa egin genuen atzo, euskerarena bihar eta gaztelania etzi. Matematikan perimetroa, azalera eta bolumena ateratzen ziren, baina, zirkunferentziarenak ziren. Euskeran esaldien egitura berriak, aurrerapen teknologikoen hiztegiak, lana hitzaren familiako hitzak... eta gaztelania abrebiaturak, sujeto, predikatua eta berboa. Espero dugu nota ona ateratzea¡¡¡¡

martes, 23 de abril de 2013

GAURKO TUTORETZA SAIOA

EL CIRCO DE LA MARIPOSA

Gaur tutoretza saioan bideoa hau ikusi dugu. Asko gustatu zaigu. Baina, zer adierazi nahi digu? zerbait ikasi dugu? zerikusirik du izenburuarekin?

miércoles, 10 de abril de 2013

ZUZTARLUZEKO ELIMINATORIAK

Aste honetan zuztarluzeko eliminatoriak izango dira, oso urduri gaude guztiak. Ikasteko gauza asko zeuden errazak eta zailak baina sinonimoak pixka bat zailak dira ikasteko baina beste guztia erraza.
Lehenengo 6. mailakoen kontra izango da eta gero beste eskola baten kontra.

lunes, 8 de abril de 2013

ZUZTARRETATIK AHORA TXAPELKETA

ZUZTARRETATIK AHORA Finala, Torrezabal kultur Etxean izango da, Maiatzaren 31an. Aurretik gure arteko kanporaketa izango dugu, beraz, ikasi eta AURRERA!

martes, 2 de abril de 2013

MEATZARI MUSEOAN ETA LA ARBOLEDAKO TXANGOAN

Goizean, Meatzaritzaren Museoan Euskal Herriko meatzaritzaren kultura eta historia ezagutu genuen. Bertan meatzariek lan egiteko erabiltzen zituzten tresnak, mailuak, bagonetak ...ikusi genituen. Gidak kontatu zigun zelan ateratzen zuten burdina meategietatik eta zein baldintza txarretan lan egiten zuten. Bazkaltzera La Arboledara joan ginen, argazki hauetan ikus dezakezue zein ondo pasatu genuen paraje ikusgarri horretan.