viernes, 8 de marzo de 2013

ASTELEHENEAN INGELES BARNETEGIETARA!













Astelehenean Orioko barnetegietara goaz. Goizeko 9etan frontoian elkartuko gara autobusak 9:15etan aterako delako. Mobila,argazki kamera eta linternarik ez dira eraman behar. Gehienez 3 euro eraman ahal dira egunen batean zerbait erosteko. Azkeneko egunean
Oriotik 14:30etan aterako gara,beraz,15:15etan edo 15:30etarako frontoian egongo gara.
Bertan blog bat zabalduko dugu ekintzak, argazkiak, ibilaldiak,...sartzeko eta blog honetan
linkatuko  dugu zuek ikusteko ze ondo pasatzen gabiltzan.
Bueltatu arte!

Barnetegiko ordutegi eredua:
Goizean
8:00-8:30/ Jaiki eta norberaren burua garbitu, ohea egin, eta logela txukundu
8:30-9:00/ Gosaldu eta hortzak garbitu.
9:00-11:00/ Ingeleseko eskolak
11:00-11:30/ Hamaiketakoa
11:30-13:00/ Ingeleseko eskolak
13:00-13:30/ Denbora librea
13:30-14:15/ Bazkaria
14:15-15:00/ Denbora librea
Arratsaldean
15:00-17:00/ Tailerrak
17:00-17:30/ Azkaria
17:30-19:00/ Tailerren aurkezpena
19:00-20:00/ Kirolak eta jolasak
20:00-20:30/ Dutxa
Gauean
20:30-21:00/ Afaria
21:00-22:00/ Gaueko jarduerak
22:00-22:30/ Ohera joateko, hortzak garbitu eta argia itzaltzeko ordua
22:30/ Isiltasuna


HAU DA GURE INGELESEKO BLOGAREN HELBIDEA

No hay comentarios:

Publicar un comentario