jueves, 27 de septiembre de 2012

ATZOKO GREBA


Atzo Iraialak 26ak jende asko greba egiten ari zen, eta horren ondorioz
Galdakaon GREBA handi bat egon zen eta ia denda, Kafetegi eta eskola
 guztiak itxita egon ziren, eta  horregatik ume asko eskola gabe geratu
 ziren.
Piketeak denda batzuetan sartzen  ziren eta izteko behartzen zuten, Bilbon ere, greba
 orokorra egon zen  eta leku guztientan polizia bigilatzen egon zen.

martes, 25 de septiembre de 2012

INGELESA KLASEKO ARAZOA

MUTILAREN ESTUTXEA
Ingelasa klasea amaitu eta gero ume batek klasean eztutxea ahaztu zitzaion eta beste mutil batek hartu zuen, mutila konturatu zenean estutxea falta zitzaiola, ingelesako klasera bueltatu zen. Baina ingelesa klasean ez zegoen, bilatzen eta bilatzen egon zen baina ez zuen aurkitu, orduan ohartu zen estutxea kendu ziotela.
Estutxea zuen mutila ohartu zenean norena zen, en zuen buelatu, baizik eta beste mutil bati eman zion, honek ere ez zion bueltatu eta bi mutilak batera estutxea eskaileretatik bota zuten. Momentu horretan eztutxearen jabea behean zegoen, pauso bat gehiago eta estutxea burura jausten zaio.

                                                                    EGILEAK: Markel Gomez, Iker Cañadas
                                                                                      eta Olatz Fdz de Mendiola.

HIRU ANBULANTZIA ESKOLA AURRETIK

Joan den astean, hiru anbulantzia entzun genituen Eguzkibegirantza joaten.Neskato bati baloiagaz aurpegian eman zioten eta asma zuenez ezin zuen arnasarik hartu. Hospitalera eraman zuten, eta bi egun barru etxera itzuli zen. Neskato horrek beldurra dauka eskolara itzultzeko ea baloiarekin berriro joten duten!



Egileak: Maialen, Iker A, Saioa eta Oier.





PATIOAREN BANAKETA FUTBOLERA JOKATZEKO

Hau Gandasegiko patioa da

Lehenengo, egunean ez genekien nori tokatzen zitzaion patioa. Keparengana joan ginen eta galdetu genion zeintzuk ziren futboleko txandak. Eta esan zigun pentsatu behar zuela. Hurrengo egunean esan zigun zeintzuk ziren txandak:

Astehelen eta asteazkenetan 6. Mailakoak; Eta astearte eta ostegunetan 5. Mailakoak.
Ostiraletan ez du jolasten inork beste jolas batzuetara jolastu behar dugulako. Orain ondo konpontzen gara denok.

domingo, 23 de septiembre de 2012

GANDASEGI 100 URTE!!!!!





Atzo irailaren 22an gure Gandasegi eskolak 100 urte bete zituen eta hori ospatzeko hainbat eginkizun prestatu ziren.

Kantagintzan parte hartzen dugunok 10:30 etan entsaioa egiteko geratu ginen. 11:30 etan gurasoek eta hainbat partsonek prestatutako gauzak ikusteko, Kultur Etxean bildu ziren. Oso unkigarria izan zen, urtean zehar eskola eraiki zutenetik gaur egungo momenturik nabarmenak aipatu zirelako, eta amaieran gure eskolako kanta andereño eta maisu batzuekin batera oso pozik abestu genuen.
Gure gelako bi pertsonek Garazi eta Anderrek Torrezabalen bertso batzuk irakurri zituzten eta primeran egin zuten.
Eginkizun hau hain polita izateko entsaio asko egin genituen astean zehar.




jueves, 20 de septiembre de 2012

INGELESEKO JOLASAK

Gaur ingeleseko klasean jolas bat egin dugu. Jolasa ingelesez zen, noski. Mariak 7 pertsona aukeratu behar zituen, aukeratu zigun Iker C.eri, Iker E.ri, Olatzeri, Juneri, Anderri, Naiari eta niri. Andereñok eman zizkigun txartel batzuk marrazkian arropa batekin eta esaten zuenean hitz batzuk erakutsi behar genuen txartela arin-arin ez zeukatenak txartelak ez asmatzeko. Bi bider erakutsi genituen, ondoren andereñok galdetzen zuen nor zeukan arropa bat eta asmatu behar zuten. 

jueves, 13 de septiembre de 2012

TALDE KOOPERATIBOETAN LANEAN!

Aurten ere TALDE KOOPERATIBOETAN lanean hasi gara. Iaz sortutako taldeak aldatu ditugu. Hau lantzeko bi eratako ekintzak erabiltzen ditugu:

DINAMIKAK:

Gela guztia koesionatzeko bi jolas egin ditugu bata pilota batekin eta bestea maletarekin.
Pilotaren jolasa oso erreza da, bakoitzak bere nortasunaren ezaugarri on bat esaten du eta horrela besteak hobeto ezagutzen dute,  gainera gehienak enpatia daukatela esan dute, hori oso ona da.

Maletaren jolasa ere oso erraza da egun batean pertsona bat, irakaslea, hasten da eta hiru gauza ekartzen ditu, iaz gehien gustatzen zitzaizkigun hiru gauza ekarri genituen, bakoitza nola zen adierazteko, aurten udan egin ditugun gauzak adierazteko hiru gauza ekartzen ari gara.

ESTRUKTURAK:

Talde bakoitza ikasteko elkar laguntzen beste  estrukturak daude ``folio birakaria´´, ``arkatzak erdira´´.... Folio birakariaren estruktura oso erreza da, andereñok hitz bat ematen digu bakoitzari eta guk bere definizioa idazten dugu gero folioa ``biratzen´´ dugu h urrengo ikasleak  zurea irakutzen du eta horri buruz zerbait gehiago badaki idazten du, eta gero berriro ```iratzen´´ dugu, hurrengoa ez badaki ezer pasatzen du idatzi gabe azkenak irakurtzen du eta ondo iruditzen bazaio idazten du edo izten du horrela, eta horrela beste hitz guztiekin.


6. MAILA HASITA!

Astelehen honetan 6. maila hasi dugu. Gure lagunetako bat, Juan, beste eskola batera joan da, eta beste ikasle bat etorri zaigu, Haizea eta beragaz pozik gagoz. Maila hau zaila izango dela uste dugu. Guk ahal dugun guztia egingo dugu institutora pasatzeko. B taldeko andereñoa aldatu da, lehen Marian zegoen eta orain Ana dago, ingeleseko andereñoa ere berria da, lehen Mari Carmen zegoen eta orain Paz dago.

                ZIUR OSO ONDO PASATUKO DUGULA ETA ASKO IKASI ERE!!!


GANDASEGI MENDEURRENA

Irailak 22an Gandasegiko mendeurrena dela eta ekitaldiak egongo dira  herrian. Gure eskolak 100 urte betetzen dituelako irailaren 23an.

Lehenengo ekitaldia 11:30etan izango da; Mendeurren Ekitaldia, Kultur Etxean izango da eta beste ekintzen artean, irakasleak eta ikasleak Gandasegi abestia abestuko dugu.

Bigarren ekitaldia 13:00etan izango da; Andra Mari Taldea, Agirre Lehendakari Plaza dantza egingo du.

Hirugarren ekitaldia 13:30etan izango da; Kalejira, Agirre Lehendakari  plazatik eskolaraino izango da. Kalejira egin ondoren jango dugu eskola ondoan.

Laugarreneko ekitaldia  14:30etan izango da; Bazkari/ eta gero Bertsoak botako dituzte Kurtzeko plazan.
Eskolako andereño Marenek margotutako akuarela

Bosgarren ekitaldia 15:30etan izango da; Puzgarriak Gandasegi eskolan izango dira.

Seigarren ekitaldia 17:00etan izango da; Mendeurreneko Berbena ( Haitzama musika taldearekin).

Azken ekitaldia 19:00etan izango da; Esku Pilota Kurtzeko frontoian, oraindik ez dakigu zein pelotari jokatuko duten.

ASMOAK ETA BELDURRAK




Astelehen honetan eskola hasi dugu, asko ikasteko asmoarekin
 eta lagunekin irrikaz egoteko. Apur bat beldurtuta etorri gara
 uda amaitu delako, baina pozik gaude eskolan asko ikasten dugulako,
Eskerrak gure andereñoari, liburu guztiekin hasi gara eta Txanelan gai berri batekin. Oso interesgarria dena, Fenomeno geologikoak, irakurtzen ari gara.
Gure lanak egiteko ordenagailuak behar ditugu eta gaur lehenengo aldiz hartu egin ditugu.
Gure  asmoak hauek dira: institutora pasatzea  eta nota honak ateratzea da.:)










GURE HERRIKO JAIAK

IGOERA
Ostiralean Galdakaoko jaiak hazi ziren. Gure herriko jaiak irailaren 7an hasi ziren. Lehenengo egunean igoera bat zegoen, kuadrila asko zeuden mozorratuta, kamiseta berdinekin eta haiek margotutako kamisetekin. Kuadrilak jokuetan jolastuko dute eta puntu gehien irabazten duenei, udaletxeak bazkari bat ordaintzen die. Ere paella, tortila patata eta postre  frigituen konkurtsoa egoten da, Garazi Cabezaren kuadrila 4. postuan geratu zen postre frijituan.
Barrakak ia berdinak izan dira aurreko urteekin konparatuz. Izenak aldatu eta Maxi Ollan momentu baten asko inklinatzen da.
Egun baten globoflexia egin zuten, figura asko egin zuten: nemo, homer simpson, marikita bat, tximina hawayana... oso ona zen.
 Astehelenean ume eguna zenez barrakak euro bat balio zuten. Asteartean buruhandiak  zeuden, oso dibertigarriak izan ziren, bat momentu baten zoratuta zegoela dirudien.
 Domekan bakilak zeuden, ume bat bakila batek zapaldu zuen. Joseba Gutierrezeri kornada bat eman zion oinan.
Urte honetan Luckie Luxe beranduago zabaldu dute. Larunbatean oheen lasterketa zegoen.
 Ez zen inor jauzi ezta min hartu baina 3. urtean jarraian "Beste Bat" taldeak irabazi du, oherik hoberena daukate.