jueves, 27 de junio de 2013

OPORRAK HELDU DIRA!!!

Oporrak heldu dira eta gure bloga utziko dugu, denok institutora goaz, eskerrik asko gure bloga jarraitzeagaitik ONDO PASA OPORRETAN!!! ;)

jueves, 13 de junio de 2013

AZKEN TXANGOA

Ostegunean, ekainak 20, eskola honetako azken txangoa egingo dugu. Goizean Gorlizeko farora joango gara, gero hondartzan bainatu eta inguruko parke batetan bazkalduko dugu. Arratsaldean ekintza berezi batzuk ditugu antolatuta Plentzian, Body- board, Surf, eta Kaiak . Goizeko 9:30etan irtengo gara eta arratsaldeko 7-7:15etan bueltatuko gara.

 Oso ondo pasatzea espero dugu!


 Hau da eraman behar duzuena:

  • Bazkaria, Hamaiketakoa, edaria...
  • Oinetako aproposak
  • Arropa eguraldiaren arabera
  • Eguzkirako krema
  • Txankletak
  • Bainu jantzia
  • Ohiala: hondartzarako eta dutxarako
  • Garbiketa pertsonalerako tresnak: Gela, champua, orrazia...
  • 3€ izozkiren bat edo erosteko

GAUR ATERA DA LEHENENGO TXIMELETA BERE OSKOLATIK!


INSTITUTORA BISITA!

miércoles, 12 de junio de 2013

BERTSOLARITZA SAIOA

Astelehenean, ekainaren 10ean; Eguzkibegi ikastola, Urreta, Apriibai, Unkina eta Gandasegi eskolako 6.mailako umeok Torrezabalera bertsoak abestera joango gara. Josu, gure bertsolari maisuarekin hainbat eta hainbat bertso prestatu ditugu. Gela bakoitzak aurkeztuko dituen bertsoak desberdinak izango dira, baita doinua ere, gurea 6.C-koena "Badira hiru aste" doinuarekin bertsoak abestuko ditugu.  Kurtso osoan zehar, bertso asko egiten ibili gara, eta lan hau egitea merezi izan du, orain trebetasun handia dugulako bertsoak egiteko, eta horren ondorioz gelakideen artean  bertsolari ospetsu batzuk ager daitezke.

HAUEK 6.C-KOEN BERTSOAK DIRA:

Ekainan gaude ikasturtea                          Udan jolasten ondo pasatu
ia noiz den bukatuko                                  horretan gara txapeldun
nekatu gara azterketekin                           plaza gorrian elkartzen gara      
nahiz ta atera ederto                                  hainbat ta hainbat ezagun                          
Galdakaoko lagun denekin                        Institutora joango garela
jolastu nahi dugulako                                 egia be bada lagun
aspaldi hontan urduri gaude                    baina oraindik asko falta da                                         
oporrak datozelako                                     uda gozatu dezagun
                           
Azken urtea da Gandasegin
hauxe da gure agurra                               
denon artean beti egonda
benetan giro samurra
Elexaldera goaz gehienak
jasoko dugu egurra
Insitutora joan beharrak 
ematen digu beldurra                                                                    



Lehenengoak abesten Gandasegiko hiru taldeak izan ginen. Ez zitzaigun ez oso txarto ez oso ondo atera. Baina beste batzuk paperarekin ere txarto egiten zuten. Gero bertsolari oso on batzuk etorri ziren, Arkaitz Estibales eta Eñaut Lekue eta egon ziren abesten eta bat oso barregarria zen. Egon ziren gure gauzetaz hitz egiten. Gero Aitor Aguirre ere egon zen jotzen eta guk berarekin bertsolaritza klaseetan ikasitako abestiak.
Oso ondo pasatu genuen!