lunes, 3 de junio de 2013

HAUR KANTARI TXAPELKETAKO FINALA

Atzo Haur Kantari Txapelketa izan genuen, Getxo eta Hermoako jende asko finalera pasatu zen, gu zoritzarrez "Iskin hontatik idazten dizut" kanta abestu genuenok, ez ginen finalera pasatu. Ekitaldia hasi zenean, Arrate izeneko neska batek bi kanta abestu zituen, eta 2 sari lortu zituen, geroago hainbat bikote baita bakarlari askok sari gehiago lortu zituzten, haien artean gehien gustatu zitzaidan  ahotsa Naroa Onaindegirena izan zen, honek 5 sari lortu zituen, neska honen istoria laudatzekoa da,  oso gaixorik egonda, koman sartu zen, eta hortik ateratzea gainditu zuen eta musika laguntzarekin abeslari bikaina izatea lortu du. Geroago gu Gandasegiko kantagintzakoek abestu genuen, eta zoritzarrez ez genuen sari bat ere ez jaso, Kepari bi kanta abesten bagenituen bakarrik kanta batek saria lortuko zuela esan ziotelako, eta saria Kepa Hernandezek sortutako"Ametsen munduaren barnean" abestiarekin 4. mailakoentzat izan zen.
Ekitaldiak lau ordu iraundu zuen, giroa oso polita izan zen, eta denbora berehala pasatu zitzaigun.


6.MAILAKO KANTAGINTZAKOEK, GANDASEGI ESKOLARI AGURRA ESATEKO SARI HORI LORTZEA GUSTATUKO LITZAIGUKE, BAINA EZINEZKOA IZAN ZEN, ALA ETA GUZTIZ ERE AUPA GANDASEGI!!! :)
Argazki hau, orain dela 2 urte irabazitako sariarekin da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario