Ostegunean, ekainak 20, eskola honetako azken txangoa egingo dugu. Goizean Gorlizeko farora joango gara, gero hondartzan bainatu eta inguruko parke batetan bazkalduko dugu. Arratsaldean ekintza berezi batzuk ditugu antolatuta Plentzian, Body- board, Surf, eta Kaiak . Goizeko 9:30etan irtengo gara eta arratsaldeko 7-7:15etan bueltatuko gara.Oso ondo pasatzea espero dugu!
Hau da eraman behar duzuena:
- Bazkaria, Hamaiketakoa, edaria...
- Oinetako aproposak
- Arropa eguraldiaren arabera
- Eguzkirako krema
- Txankletak
- Bainu jantzia
- Ohiala: hondartzarako eta dutxarako
- Garbiketa pertsonalerako tresnak: Gela, champua, orrazia...
- 3€ izozkiren bat edo erosteko

No hay comentarios:
Publicar un comentario