jueves, 14 de febrero de 2013

UNTXIA ETA IZURDEA SAN VALENTIN EGUNEAN

Egun batean untxi bat magia egiten zebilen itsasertzean. Bat-batean izurde bat agertu zen, eta untxiak ikusi zuenean berataz itsututa geratu zen, hau da, guztiz maiteminduta.

 Hurrengo egunean lore sorta bat atara zuen bere txapelatik baina izurdeari ez zitzaion gustatu, "Bihar ikusiko zaitut" esan zion izurdeak eta untxia triste etxera joan zen.

Itsasertzerantza zioanean ideia bat izan zuen eta izurdearengana heldu zenean "opari bat dut zuretzat" esan zion. Izurdeak zer zen galdetu zion oso pozik eta untxiak arrain eder bat atara zion bere txapela berezitik. Izurdeak musu bat eman eta itsasora bueltatu zen pozik eta untxia etxera poz baino pozago.
ANDER ETA MAIALEN

No hay comentarios:

Publicar un comentario