jueves, 13 de septiembre de 2012

TALDE KOOPERATIBOETAN LANEAN!

Aurten ere TALDE KOOPERATIBOETAN lanean hasi gara. Iaz sortutako taldeak aldatu ditugu. Hau lantzeko bi eratako ekintzak erabiltzen ditugu:

DINAMIKAK:

Gela guztia koesionatzeko bi jolas egin ditugu bata pilota batekin eta bestea maletarekin.
Pilotaren jolasa oso erreza da, bakoitzak bere nortasunaren ezaugarri on bat esaten du eta horrela besteak hobeto ezagutzen dute,  gainera gehienak enpatia daukatela esan dute, hori oso ona da.

Maletaren jolasa ere oso erraza da egun batean pertsona bat, irakaslea, hasten da eta hiru gauza ekartzen ditu, iaz gehien gustatzen zitzaizkigun hiru gauza ekarri genituen, bakoitza nola zen adierazteko, aurten udan egin ditugun gauzak adierazteko hiru gauza ekartzen ari gara.

ESTRUKTURAK:

Talde bakoitza ikasteko elkar laguntzen beste  estrukturak daude ``folio birakaria´´, ``arkatzak erdira´´.... Folio birakariaren estruktura oso erreza da, andereñok hitz bat ematen digu bakoitzari eta guk bere definizioa idazten dugu gero folioa ``biratzen´´ dugu h urrengo ikasleak  zurea irakutzen du eta horri buruz zerbait gehiago badaki idazten du, eta gero berriro ```iratzen´´ dugu, hurrengoa ez badaki ezer pasatzen du idatzi gabe azkenak irakurtzen du eta ondo iruditzen bazaio idazten du edo izten du horrela, eta horrela beste hitz guztiekin.


No hay comentarios:

Publicar un comentario