martes, 2 de abril de 2013

MEATZARI MUSEOAN ETA LA ARBOLEDAKO TXANGOAN

Goizean, Meatzaritzaren Museoan Euskal Herriko meatzaritzaren kultura eta historia ezagutu genuen. Bertan meatzariek lan egiteko erabiltzen zituzten tresnak, mailuak, bagonetak ...ikusi genituen. Gidak kontatu zigun zelan ateratzen zuten burdina meategietatik eta zein baldintza txarretan lan egiten zuten. Bazkaltzera La Arboledara joan ginen, argazki hauetan ikus dezakezue zein ondo pasatu genuen paraje ikusgarri horretan.

1 comentario:

  1. Nik oso ondo pasatu nintzen txangoan eta espero dut berriro errepikatzea, edo asteko egun guztiak horrelakoak izatea.

    ResponderEliminar