viernes, 24 de mayo de 2013

GAUR ESPERIMENTUAK EGIN DITUGU

Gaur esperimentuak egin ditugu, zeren eta materiaren gaiarekin hasi gara eta talde bakoitzak esperimentu bat egin du gure zalantzak ziurtatzeko. Gure galderak izan ziren:

  1. Aireak ba al du bolumenik?
  2. Airean dagoen espazioan beste materiarik sar al daiteke?
  3. Aireak ba al du masarik?
  4. Harri baten masaren neurketa (graduetan)
  5. Flasko baten barruko likidoaren masaren neurketa?

Eta esperimentuen bidez beraien erantzuna ziurtatu ditugu, eta hemen dituzue erantzunak.

                         
                                                                                                            

miércoles, 22 de mayo de 2013

ZETARRAK ZETAZKO OSKOLA EGITEN ARI DIRA

Gure gelako zetarrak oskola egiten ari dira gero tximeleta bihurtzeko. Izugarrizkoa da bere aldaketa fisikoa oso azkar aldatzen dutelako eta bere oskola 300m-tik 900m-ko luzeera izan ahal duelako.
Marugatze hostoak etengabe jaten ditu, gau eta egun, horregatik handiak bihurtzen dira oso azkar.
Beldarrak zetazko oskola jan egiten dute bertatik ateratzeko (egingo dutenean hemen jarriko dugu argazkia zuek ikusteko).
Buruaren kolorea iluntzen denean, mudatzeko garaia heltzen zaio.Lau bat mudaren ondoren, gorputzak kolore horixka hartzen du, eta azala tenkatu egiten zaio.Orduan hasten da bere burua zetazko oskolaz ezkutatzen.



PROIEKTUA

Materia zer den eta bere propietate orokorrak, bereziak eta egoerak  ikasten ari gara.  Talde bakoitzak blog bat  sortu dugu materia desberdinak aztertzeko: Animaliak, Ura, Mineralak, Harribitxiak eta Fruta . Orrialde asko sortu ditugu ikasten gauden materia laburbiltzeko, horretarako cmap tools aplikazioa eta eskemak erabiltzen ari gara. Hemen dituzu sortutako orrialdeak eta ikasiaz batera osatzen joango gara.

Hurrengo asteazkenean materiaren azterketa dugu, ez ahaztu ikasteaz!!!!!

ANDERREN AKURIA

Anderrek, gaur, akuria ekarri du klasera, oso polita da eta kresta bat dauka. Aitorrek, bere lagunak, akuria zeukan bere etxean, eta gaur Anderrek ekarri du guztioi erakusteko. Patiora bajatuko du, eta utziko digu batzuei hartzea.

KANTAGINTZAKO FINALERA PASATU GARA!!

Igandean haur kantari txapelketako semifinala egin genuen. Guk Gandasegiko abestia abestu genuen eta Gandasegiko beste ume batzuk beste abesti batzuk.  Guk haur kantari txapelketako finalera pasatu gara. Finala Euskaldunan dela uste dut eta "TXIKITITA" abestia abestuko dugu. Espero dut ondo ateratzea!!!













lunes, 20 de mayo de 2013

HAUR KANTARI TXAPELKETA

Gaur, maiatzak 19a Kantagintzan parte hartzen dugunok, Getxora jon behar izan dugu, han Haur kantari Txapelketako kanporaketak izan direlako. Talde asko egon dira, batzuk Mungiakoak, beste batzuk Sodubekoak..., gu abesten azkenak izan gara, eta guztira lau kanta genituen, bat guk 6.c ko batzuek "Iskin hontatik idazten dizut" kanta abestu dugu, gero 5. mailako hiruk, "Txanpon baten truke" abestia, gainera 4. mailako askok "Ametsen munduaren barnean" abestia, eta azkenik, guk kantagintzako guztiok, "Ehun urteko andrea". Oso ondo atera zaigu, baina, astean zehar finalera nortzuk joango  diren, Kepak esango digu.

ESPERO DUT GUTARIKO NORBAITEK FINALERA PASATZEA!!!


miércoles, 15 de mayo de 2013

GAI BERRIA!


Gai berria hasi gara, gai hau "materiari" buruz joango da. Taldez blog berri bat sortuko dugo materia desberdinari buruz. Gai hau, pentsatzen nuen ez zitzaidala gustatuko asko baina oso interesgarria da. Orain probatzen ari gaude airea materia bada edo ez bada, probatzeko hori puxika bat airez beteta,  eta beste puxika bat airez bete barik aztertuko ditugu; bi puxika horiek balantza batean ipiniko ditugu ikusteko ze puxika pisatzen duen gehiago. Gero beste proba bat, jeringa batean airea sartuko dugu, gero ura, eta ikusiko dugu airea bolumena duen ala ez...