lunes, 3 de junio de 2013

HAUR KANTARI TXAPELKETAKO FINALA

Atzo Haur Kantari Txapelketa izan genuen, Getxo eta Hermoako jende asko finalera pasatu zen, gu zoritzarrez "Iskin hontatik idazten dizut" kanta abestu genuenok, ez ginen finalera pasatu. Ekitaldia hasi zenean, Arrate izeneko neska batek bi kanta abestu zituen, eta 2 sari lortu zituen, geroago hainbat bikote baita bakarlari askok sari gehiago lortu zituzten, haien artean gehien gustatu zitzaidan  ahotsa Naroa Onaindegirena izan zen, honek 5 sari lortu zituen, neska honen istoria laudatzekoa da,  oso gaixorik egonda, koman sartu zen, eta hortik ateratzea gainditu zuen eta musika laguntzarekin abeslari bikaina izatea lortu du. Geroago gu Gandasegiko kantagintzakoek abestu genuen, eta zoritzarrez ez genuen sari bat ere ez jaso, Kepari bi kanta abesten bagenituen bakarrik kanta batek saria lortuko zuela esan ziotelako, eta saria Kepa Hernandezek sortutako"Ametsen munduaren barnean" abestiarekin 4. mailakoentzat izan zen.
Ekitaldiak lau ordu iraundu zuen, giroa oso polita izan zen, eta denbora berehala pasatu zitzaigun.


6.MAILAKO KANTAGINTZAKOEK, GANDASEGI ESKOLARI AGURRA ESATEKO SARI HORI LORTZEA GUSTATUKO LITZAIGUKE, BAINA EZINEZKOA IZAN ZEN, ALA ETA GUZTIZ ERE AUPA GANDASEGI!!! :)
Argazki hau, orain dela 2 urte irabazitako sariarekin da.

ZUZTARLUZE FINALA


Ostiralean Zuztarluze finala izan zen. Gure eskolatik Iker  Izaguirre eta Libe pasatu ziren eta Kultur etxera joan ginen beraiei animatzera eta ikustera. Hasieran bigarrenak joan ziren, gero lehenengoak eta gero komaren erruz  2000 puntu galdu zituzten eta hirugarren postura jeitsi ziren.  Iker eta Libe  hirugarrenak gelditu ziren eta koma bat ondo ipini ezkero lehenengoak.  Guretzat lehenengoak gelditu behar ziren.


Oso Ondo jolastu duzue!








jueves, 30 de mayo de 2013

IRATIREN AZKEN EGUNA


Atzo Iratiren( Praktikako irakaslea) azken eguna izan zen oso triste geunden denok .Gailetak ekarri zizkigun eta guk pankarta polit bat egin genion , maizuei tarta ekerri zien, eta gaur berriro etorriko da papel batzuk ematen . Irati oso ondo portatu da gurekin egon den hilabetean , eta asko lagundu digu , orain faltan botako dugu, asko.

ESKERRIK ASKO IRATI, MAITE ZAITUGU!!!!!!!!

ZETARRAK OSKOLAN

Joan den asteburuan zetarrak oskolan sartu ziren. Orain danak daude sartuta eta noiz aterako diren gagoz itxaroten. Gero tximeletak ateratzen direnean eta arraultzak jartzen dituztenean nahi duenak eramango ditu, baina ondo zaindu behar ditu, bestela...
Bederatzi oskol daude, hasieran hamazazpi zetar zeuden baina eman genituen, lau Arantzari, bi ume bateri eta beste biak hil egin ziren. Gazta kutxak prest ditugu, kutxa bakoi
tzean tximeleta bana sartzeko.

viernes, 24 de mayo de 2013

INGELESAKO AZTERKETA


  

Gaur bigarren saioan  10:00etan ingeleseko azterketa euki dugu, oso erreza izan da. Past Simple-rena izan da, zailena eta puntuazio gehiena ematen duena Post Cart izan da. Hau da mezu baten antzerakoa egitea. Alaitz da gure ingelesako teacherra. Espero dugu ondo ateratzea!


6.MAILA AMAITZEN ARI DA

Egun hauetan, azteketa asko ditugu, 6.maila amaitzen ari delako, hurrengo astea, goizez eta arratsaldez eskolako azken egunak izango dira, beste asteetan, ez dira arratsaldeetan klaserik egongo,  16:45etan klaseak amaitu ordez, 15:15etan amaituko dira. 
Eguraldi ona egitea espero dugu, laster Udako oporrak pistinan, edo hondartzan pasatzeko.
OSO URDURI GAUDE LASTER NOTAK ETORRIKO ZAIZKIGULAKO, BAITA EGURALDI ONA ERE!!!

GIMNASIAN FRONTOIAN


Beste egunean, 9:15etan frontoira joan ginen (gimnsasia orduan). Oso ondo pasatu genuen han jolasten, palekin, eskupilotarekin eta frontenisean jolasten. Taldeak egin genituen, talde batean ia neska guztiak eta beste taldeetan mutilak. Txarrena izan da palekin jokatzen apur bat Saioa mareatu zela eta buruko minarekin egon zelako. ESPERO DUGU FRONTOIRA BERRIRO JOATEA , OSO DIBERTIGARRIA IZAN ZELAKO!