jueves, 27 de junio de 2013
OPORRAK HELDU DIRA!!!
Oporrak heldu dira eta gure bloga utziko dugu, denok institutora goaz, eskerrik asko gure bloga jarraitzeagaitik ONDO PASA OPORRETAN!!! ;)
sábado, 22 de junio de 2013
jueves, 13 de junio de 2013
AZKEN TXANGOA
Ostegunean, ekainak 20, eskola honetako azken txangoa egingo dugu. Goizean Gorlizeko farora joango gara, gero hondartzan bainatu eta inguruko parke batetan bazkalduko dugu. Arratsaldean ekintza berezi batzuk ditugu antolatuta Plentzian, Body- board, Surf, eta Kaiak . Goizeko 9:30etan irtengo gara eta arratsaldeko 7-7:15etan bueltatuko gara.
Hau da eraman behar duzuena:
Oso ondo pasatzea espero dugu!
Hau da eraman behar duzuena:
- Bazkaria, Hamaiketakoa, edaria...
- Oinetako aproposak
- Arropa eguraldiaren arabera
- Eguzkirako krema
- Txankletak
- Bainu jantzia
- Ohiala: hondartzarako eta dutxarako
- Garbiketa pertsonalerako tresnak: Gela, champua, orrazia...
- 3€ izozkiren bat edo erosteko
miércoles, 12 de junio de 2013
BERTSOLARITZA SAIOA
Astelehenean,
ekainaren 10ean; Eguzkibegi ikastola, Urreta, Apriibai, Unkina eta Gandasegi eskolako
6.mailako umeok Torrezabalera bertsoak abestera joango gara. Josu, gure bertsolari
maisuarekin hainbat eta hainbat bertso prestatu ditugu. Gela
bakoitzak aurkeztuko dituen bertsoak desberdinak izango dira, baita doinua ere,
gurea 6.C-koena "Badira hiru aste" doinuarekin bertsoak abestuko
ditugu. Kurtso osoan zehar, bertso asko egiten ibili gara, eta
lan hau egitea merezi izan du, orain trebetasun handia dugulako bertsoak egiteko, eta horren ondorioz gelakideen artean bertsolari ospetsu batzuk
ager daitezke.
HAUEK 6.C-KOEN BERTSOAK DIRA:
Ekainan gaude
ikasturtea
Udan jolasten ondo
pasatu
ia noiz den bukatuko
horretan
gara txapeldun
nekatu gara azterketekin plaza gorrian elkartzen gara
nahiz ta atera ederto hainbat ta hainbat ezagun
Galdakaoko lagun
denekin Institutora joango garela
jolastu nahi dugulako egia be bada lagun
aspaldi hontan urduri gaude baina oraindik asko falta da
oporrak
datozelako
uda gozatu dezagun
Azken urtea da Gandasegin
hauxe da gure agurra
denon artean beti egonda
benetan giro samurra
Elexaldera goaz gehienak
jasoko dugu egurra
Insitutora joan beharrak
ematen digu
beldurra
Oso ondo pasatu genuen!
BIHAR INSTITUTORA
lunes, 3 de junio de 2013
HAUR KANTARI TXAPELKETAKO FINALA
Atzo Haur Kantari Txapelketa izan genuen, Getxo eta Hermoako jende asko finalera pasatu zen, gu zoritzarrez "Iskin hontatik idazten dizut" kanta abestu genuenok, ez ginen finalera pasatu. Ekitaldia hasi zenean, Arrate izeneko neska batek bi kanta abestu zituen, eta 2 sari lortu zituen, geroago hainbat bikote baita bakarlari askok sari gehiago lortu zituzten, haien artean gehien gustatu zitzaidan ahotsa Naroa Onaindegirena izan zen, honek 5 sari lortu zituen, neska honen istoria laudatzekoa da, oso gaixorik egonda, koman sartu zen, eta hortik ateratzea gainditu zuen eta musika laguntzarekin abeslari bikaina izatea lortu du. Geroago gu Gandasegiko kantagintzakoek abestu genuen, eta zoritzarrez ez genuen sari bat ere ez jaso, Kepari bi kanta abesten bagenituen bakarrik kanta batek saria lortuko zuela esan ziotelako, eta saria Kepa Hernandezek sortutako"Ametsen munduaren barnean" abestiarekin 4. mailakoentzat izan zen.
Ekitaldiak lau ordu iraundu zuen, giroa oso polita izan zen, eta denbora berehala pasatu zitzaigun.
6.MAILAKO KANTAGINTZAKOEK, GANDASEGI ESKOLARI AGURRA ESATEKO SARI HORI LORTZEA GUSTATUKO LITZAIGUKE, BAINA EZINEZKOA IZAN ZEN, ALA ETA GUZTIZ ERE AUPA GANDASEGI!!! :)
Argazki hau, orain dela 2 urte irabazitako sariarekin da.
ZUZTARLUZE FINALA
Ostiralean Zuztarluze finala izan zen. Gure eskolatik Iker Izaguirre eta Libe pasatu ziren eta Kultur etxera joan ginen beraiei animatzera eta ikustera. Hasieran bigarrenak joan ziren, gero lehenengoak eta gero komaren erruz 2000 puntu galdu zituzten eta hirugarren postura jeitsi ziren. Iker eta Libe hirugarrenak gelditu ziren eta koma bat ondo ipini ezkero lehenengoak. Guretzat lehenengoak gelditu behar ziren.
Oso Ondo jolastu duzue!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)